2015(e)ko apirilaren 27(a), astelehena

Hondakin erradiaktiboak

Museoa

Hondakin Erradiaktiboak


PUBLIZITATEA:

Guk gure bloggean  zer den energia nuklearrak nola funtzionatzen duten eta hondakin erradiaktiboak dira.Horretarako museo bat egingo dugu, sortzen duten arriskua jakiteko.Kontuan izanda museoan Donostian izango dela eta zentral nuklear baten antza izango duela. 

INFORMAZIOA:

ENERGIA NUKLERRA:

Atomoen nukleoan dagoen energia da, eta erreakzio nuklearretan azkatzen da. Bi motatako erreakzio nuklearak daude nagusiki:
Fisio-erreakzioa. Atomo astunen nukleoaren zatiketa da.

Fusio-erreakzioa. Atomo arinen nukleoen elkartea da.


ZENTRAL NUKLEARRA:

Zentral nuklearra energia nuklearretik elektrizitatea sortzen duen instalazio industriala da. Gai fisiogarriak erabiltzen ditu beroa sortzeko eta bero honen bidez ziklo termodinamiko baten bitartez aldizkatzaile bat mugiarazten da, azken honek energia mekanikotik energia elektrikoa sortzen du.

OSAGAI NAGUSIAK:

Zentral nuklear modernoen sistema eta osagai nagusiak honakoak dira:

 Erreaktorea


Zentralaren atal funtsezko eta bereizgarriena erreaktore nuklearra da; gainera, zentralaren diseinua erreaktore-motaren araberakoa izaten da.


Erreaktorean uranio- edo plutonio-espezie batzuen fisioa gertarazten da eta, horren ondorioz, bero-kantitate handia askatzen da (erreaktore nuklear). Beroa zirkuitu primario deritzon hozte-zirkuituaren bidez kanporatzen da. Gehienetan, zirkuitu primarioko fluidoak zirkuitu sekundario ireki bateko fluidoari transmititzen dio beroa. Bero-trukea erreaktoretik hurbil dagoen lurrun-sorgailu batean (edo batzuetan) egiten da, eta sortzen den lurruna lurrun-turbinara bideratzen da. Beste zentral nuklear mota batzuetan, lurruna erreaktorean bertan sortzen da, eta lurrun hori turbinara bideratzen da zuzenean; kasu gutxi batzuetan, hozgarri primario modura gasa erabiltzen da (karbono dioxidoa edo helioa).

 Erreaktorearen eraikina edo konfinamendu-egitura

Erreaktoreak eta zirkuitu primarioak osaturiko multzo osoa konfinamendu-egitura edo -eraikin deritzonaren barnean daude kokaturik. Egitura horren helburua da sistemaren estankotasuna bermatzea. Zirkuitu primarioaren apurketak edo bestelako arazo batek erreaktorearen gainberotzea ekar lezake, eta erreaktorearen funtzionamendua automatikoki geldiarazten bada ere, gehiegizko berotzearen ondorioz erregaiaren zorroa narriatu egin liteke. Hori gertatzera, oso erradioaktiboak diren fisio-produktuak zirkuitura pasatuko lirateke, eta hortik sistematik kanpora ere bai. Eraikina diseinatuta dago ezbehar horren ondorioz askaturiko energiak sortuko lukeen presioari erabateko estankotasunez eusteko.

  Turbina-alternadore multzoa

Esan bezala, zentral nuklear gehienetan, erreaktorean sorturiko energia presio handiko ur-lurrunaren eran iristen da lurrun-turbinara, eta gas-sistema (helioa hozgarritzat eta gas-turbina) darabilten zentralak gutxi dira. Batean zein bestean, turbinak alternadorea birarazten du, eta horrek kanpo-sarera bidaltzen den elektrizitatea sortzen du. 
Kanpo-hoztea

Zirkuitu irekiko hozte-sistemetan, bero-energia kondentsadorearen barnetik zirkulatzen duen itsaso, aintzira edo ibaiko urari transferitzen zaio; zirkuitu itxiko hozte-sistemetan, berriz, ur berbera iragaten da etengabe kondentsadoretik eta ur horrek xurgatzen duen beroa aireari transferitzen zaio azkenean, hozteko dorreen bidez.

 Hondakin erradioaktiboak

Zentral nuklearren funtzionamendu normalean, hondakin erradioaktiboak sortzen dira, solido, likido eta gaseosoak direnak. Hondakinak erradioaktibitate-mailaren (aktibitate erradioaktibo) eta iraupenaren arabera sailkatu ohi dira (iraupena lotuta dago hondakinek erradiazioa igorri eta kaltegarri izaten jarraitzen duten denborarekin; erdibizitza). Hiru aktibitate-maila bereizten dira (handia, ertaina eta txikia) eta bi iraupen-maila (luzea eta laburra); horren arabera, bost hondakin erradioaktibo mota bereizten dira. 

Gizakiaren gaineko efektuak:

 Erradiazioaren intentsitatearen eta bere lokalizazioaren (gorputz osoarekiko esposizioa ez da zona bakarra baino bera) arabera, gaixoa hiltzera heltzen daiteke hainbat astetarako ordu batzueiko epean. Eta nolanahi ere, heriotza hurrengo hilabeteetan ez bada behingoan gertatzen, pazienteak berreskuratzea lortzen du, bere bizitza-itxaropenak nabarmenki txiki geratu dira.

Erradioaktibitatearen efektu kaltegarriak metagarriak dira. Honek esan nahi du gehitzen ari direla erakusketa minimo jarraitua arriskutsutan denbora baten ondoren bihurtu arte. Luzatutako denborako erradioaktibitateko kantitate ez oso altuekiko esposizioek halabeharrezko efektu ezin okerragoetan arrakasta dezakete gizakiarentzat. Hurrengo zerrendak baldintzak deskribatzen ditu gaixotasun-biktima adieraz dezaketela bat denean erradiazioagatik.

goragaleak

okadak

konbultsioak

eldarnioak

buruko minak

beherakoa

ileko galduta

hortzeriako galduta

odoleko globulu gorrien murriztapena


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina